XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina, labur bada ere, ikus ditzagun hauzi honi buruz eman den zenbait iritzi; hortarako Mircea Eliade-k egindako Jan de Vries-en liburuaren laburpena jarraituko dugu.

1.3. Ipuin-jatorriarekiko teoriak
Jan de Vries, Germaniako gauzetan jakintsua dugu, ta bere liburuan (2) , 233 or. eta hurrengoak ipuin herrikoiak sagekin eta mitoekin dituen harremanez hitzegiten du, une berean ordura arte egindako azterketen berri emanaz.

Horrela banan banan zenbait saiakera ta eginahalen berri ematen digu.

1.3.1. Finlandiako eskola.
Eskola hontako jakitunak ipuin bakoitzaren aldakinak edo barianteak jasotzen, aztertzen eta sailkatzen ahalegindu dira; horrela ipuin bakoitzaren hedabideak zehaztu nahi izan dituzte, ta alderdi hontatik beren lana balio handikoa gertatzen zaigu.